• BSS-inscripciones-H

2007tik gaur egun arte, Behobia – Donostia lasterketa ezaguna Adimediaz fidatzen ari da bere online ekosistema gehiena kudeatzeko. Adimediak urteetan zehar inplementatutako webgune, aplikazio eta zerbitzu multzo batek osatzen du, eta horien artean honako hauek azpimarra ditzakegu:

  • Online izen-emateen plataforma. 2007. urteaz geroztik, lasterketan izena emateko webgune bakarra dago. Urtez urte hazi da. Zenbait ediziotan 35.000 inskripzio inguru izan dira.
  • Sailkapenen plataforma. B/SS sailkapenen webguneak funtzionalitateak batu ditu urtez urte. Beraz, gaur egun lasterketako parte-hartzaileek eta haien jarraitzaileek gehien erabiltzen eta estimatzen duten tresnetako bat da.
  • B/SSaren edizio birtuala. Gero eta lasterketa gehiagok eskaintzen dutenaren ildotik, Behobiak ere ezaugarri bereziko edizio birtuala du.
  • Behobia oparitu. B/SSa hain esperientzia erakargarria eta desiragarria bihurtu da, pertsona askorentzat opari-motiboa dela. Horretarako, erakundeak B/SS Box izeneko modalitatea eman du.
  • Mailing pertsonalizatuak eta baliozkoak. Antolakundeak bere partaideekin komunikatzeko duen funtsezko tresna baliozko edukia duten mailing pertsonalizatuak dira, baita parte-hartzaile bakoitzaren inskripzioari buruzko informazio guztia dutenak ere. Urtero ehunka mila mezu elektroniko garatu eta bidaltzea erronka handia da antolakuntza, komunikazio eta teknika aldetik.

 

PROIEKTUAK ESKAINTZEN DU

 
+ Autonomia
Fortuna Klubaren autonomia inskripzioak kudeatzeko.
+ Produktibitatea
Sistema osoa online eta hodeian. 24 orduz erabilgarri. ST birtual bidezko ordainketak.
 
+ Irisgarria
Inskripzioak edozein erabiltzaileren eskura jartzen ditu. Edonon dagoela ere.
+ Parte-hartzea
Online izen-emateak lagungarri izan dira B/SSko parte-hartzaileen hazkunde izugarria ahalbidetzeko.
 
+ Fidelizazioa
Plataformaren bidez pertsonalizatutako zerbitzuak, hala nola "titulartasun-aldaketa" arrakastatsua.
+ Merkatua
Urtez urte, nazioarteko eta beste autonomia-erkidego batzuetako parte-hartzaileen kopurua handituz eta sendotuz joan da, online inskripzioak eskaintzen dituen erraztasunei esker.